Mandela -

Hegoafrika

Mandelaren hiletako interpretea zentro psikiatriko batean sartu dute

Nelson Madela zenaren omenezko hileta elizkizunean estatuburuen hitzaldiak gorren hizkuntzan eman zituen interpretea ospitale psikiatriko batean sartu dute.

Thamsanqa Jantjie, Mandelaren omenezko ekitaldian. Argazkia: EiTB.
Thamsanqa Jantjie, Mandelaren omenezko ekitaldian. Argazkia: EiTB.
Thamsanqa Jantjie, Mandelaren omenezko ekitaldian. Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nelson Mandela zenaren omenezko hileta elizkizunean hitz egin zuten estatuburuen mintzaldiak zeinu hizkuntzara itzultzeko ardura zuen interpretea, Hegoafrikako Gorren Federazioak "interprete faltsutzat" jo zuen gizona, ospitale psikiatriko batean sartu dutela iragarri du gaur The Star hegoafrikar kazetak.

Thamsanqa Jantjie (34 urte) asteartean sartu zuten Krugersdrop hiriko ospitalean, Johannesburgetik 35 kilometrora. Emaztearekin batera heldu zen zentrora, proba bat egin behar ziotela eta.

"Azken egunak gogorrak izan dira. Sostengatu, babestu, egin dugu, baliteke eta gaixotasuna berriz agertu izana", esan du Siziwe Jantjie ustezko interpretearen emazteak.

Abenduaren 12an, Mandelaren agurrean bere keinu xelebreekin mundua zur eta lur utzi eta bi egunetara, Thamsanga Jantjiek krisi eskizofrenikoa izan zuela eta horrek arreta galarazi ziola esan zuen.

Jantjiek azaldu duenez, bat-batean bere buruan ahotsak entzuten hasi zen eta haluzinazioak izan zituen FNB Johannesburgeko estadioan, aurrean dozenaka mila pertsona zituela.

The Star egunkariaren arabera, Sterkfonteingo ospitalera joan behar zuen abenduaren 10ean, eskizofrenia arazoak kontrolatzeko azterketa bat egiten, baina hitzordua atzeratu zuen FNB estadioan egon ahal izateko.

Jantjieren gaineko arreta are gehiago handitu zen abenduaren 13an; izan ere, iraganean hilketa, bortxaketa, lapurretak, bahiketak eta etxean lapurretak egin izana leporatu ziotela zabaldu zen. Kargu horietako askoren gaineko auzietan errugabe jo zuten, buruko arazoen erruz ezin izan baitzuten epaitu.

Hegoafrikako Gobernuak barkamena eskatu zien herrialdeko gorrei, ustezko interpretearen lana dela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea