Mundua -
Hauteskundeak
Errumaniarrek Parlamentu eta Gobernu berria hautatuko dituzte gaur
Victor Ponta lehen ministroaren alderdia faboritoa da hauteskunde hauetan. Herritarren artean sumina da nagusi ustelkeria politikoa dela eta.
Erredakzioa
Victor Ponta lehen ministroaren alderdia, Batasun Sozial Liberala, faboritoa da gaur Errumanian abiatu dituzten Parlamenturako hauteskundeetan. Hala ere, gaurko hauteskundeek ez dute ziurgabetasun politikoa argituko. Izan ere, herritarren artean sumina da nagusi ustelkeria politikoa dela eta. Gainera, Gobernuak Nazioarteko Diru Funtsarekin negoziazio latza du esku artean.
Gobernua sortzen saiatzeko eskatu diezaioke Traian Basescu presidentea eta Pontaren etsai politikoak aliatu bati, hori egiteko boterea duelako, nahiz eta Pontaren alderdia hauteskundeetan gailendu. Joan den astean Ponta lehen ministroa izendatu izanagatik damutzen zela iragarri zuen Basescuk. Halaber, herrialdearen interesak hobeto ordezkatuko duen lehen ministro berria izendatuko zuela mehatxatu zuen.
"Errumaniako klase politikoa lotsagarria da", azaldu du Anton Popescu pentsiodunak. Popescuk 900 leiko (180 euro inguru) pentsioa du. "Ez dut uste hauteskundeen ostean egoerak hobera egingo duenik, behintzat okerrera ez egitea espero dut", adierazi du.