Mundua -

Kate Middleton artatu zuen

Londres eta Australia erizainaren heriotza ari dira ikertzen

Scotland Yard Australiako Poliziarekin dago harremanetan, Kate Middleton artatu ostean, bere buruaz beste egin zuen erizainaren heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Kate Middleton ospitaleratuta eman ditu egun pare batzuk. Argazkia: EFE
Kate Middleton ospitaleratuta eman ditu egun pare batzuk. Argazkia: EFE
Kate Middleton ospitaleratuta eman ditu egun pare batzuk. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Londreseko Poliziak iragarri duenez, Scotland Yard Australiako Poliziarekin dago harremanetan, Kate Middleton Cambrigdeko dukesa ospitalean artatu ostean, bere buruaz beste egin zuen erizainaren heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

46 urteko Jacintha Saldanha erizainaren gorpua ostiral honetan aurkitu zuten. King Edward VII ospitalean lan egiten zegoela, irratsaio bateko bi aurkezlek ospitalera deitu zuten Elizabeth erregina eta Charles printzea zirela esanda, Middletonen osasun egoerari buruz galdezka. Egun bat beranduago, emakumezkoak bere burua hil omen zuen.

Nick Kaldas Australiako New South Waleseko Polizia buruak jakitera eman duenez, "ez digute delituren berri eman eta, momentuz, Londreseko Poliziak ez digu ezer eskatu".

Asteburu bitartean, Southern Cross Austereo taldeak ez du irratsaioaren katearen publizitaterik emititu. Gainera, Mel Greig eta Michael Christian aurkezleak behin-behinekoz lanik gabe utzi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea