Mundua -
Ezkutuko akordio ekonomikoa
Strauss-Kahnek akordioa itxi du AEBetako hoteleko langilearekin
Strauss Kahnek Nafissatou Diallori ordainduko dion zenbatekoa ezkutuan gorde badute ere, Frantziako prentsak argitaratu duenaren arabera 4,6 milioi eurokoa izan liteke.
Erredakzioa
Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtsako (NDF) zuzendari ohiak akordio ekonomiko bat itxi du Nafissatou Diallorekin, bortxatzea leporatu zion New Yorkeko hoteleko emakumearekin. Akordio ekonomiko horri esker, bertan behera geratuko da emakumeak jarritako salaketa.
New Yorkeko epaitegi baten hitzordua zuten biek astelehen honetan, baina, epaileak berak baieztatu duenez, akordio sinatzea lortu dute.
Ez dute akordio ekonomiko horren xehetasunik eman, ezkutukoa dela argudiatuta, baina Frantziako prentsak argitaratu duenaren arabera 4,6 milioi eurokoa izan liteke Strauss Kahnek Nafissatou Diallori ordainduko dion zenbatekoa. Biek ezeztatu egin zuten zenbateko hori.