Mundua -

Krisi politikoa Italian

Berlusconi: 'Arrisku saria iruzurra da eta ez dio inori axola'

'Il Cavaliere'k merkatuen aurka egin du, berriz ere hautagai izango dela iragarri eta gero galera handiak izan baitira.

Silvio Berlusconi. EFE
Silvio Berlusconi. EFE
Silvio Berlusconi. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako presidente ohiak arrisku saria "iruzurra" dela eta ez diola "inori" axola adierazi du, Canale Cinque telebista-kateak egindako elkarrizketa batean.

Mario Monti lehen ministro teknokratak dimisioa aurkeztuko du Aurrekontuak onartu eta gero, eta, horren haritik, Berlusconi hautagai izango da berriz ere hauteskundeetan.

'Il Cavaliere'ren iragarpenaren aurrean, merkatuek behera egin dute: arrisku sariak gora egin du, eta burtsak galerak izan ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea