Mundua -
Sarraskia haur-eskolan
Connecticut-en hildako 20 haurrek 6 eta 7 urte artean zituzten
Guztiek tiro bat baino gehiago hartu zuten. Hildakoen artean 12 neskato, zortzi mutiko eta sei emakumezko heldu daude.
Erredakzioa
Newtowneko Sandy Hook haur-eskolako sarraskian hildako guztiek gutxienez hiru tiro jaso zituzten, autopsiaren arabera.
H. Wayne Carver Connecticuteko Auzitegiko medikuaren bulegoko zuzendariak aditzera emandakoaren arabera, hildakoen artean 12 neskato, zortzi mutiko eta sei emakumezko heldu daude. Haurrek 6 eta 7 urte artean zituzten.
Carverrek zazpi autopsiatan parte hartu du, eta, esan duenez, hilotz bakoitzean hiru eta 11 tiro artean zeuden.
Erasorako fusila
Eskolan hildako 26ak hilketa delituak izendatu dituzte. Carverrek iragarritakoaren arabera, erasotzaileak erasorako fusila erabili zuen guztiak hiltzeko.
Carverren hitzetan, bere ibilbide profesionalean ez du "sekula horrelakorik ikusi".