Itxi

Mundua

Lehen Hezkuntzako ikastetxea

Gutxienez 27 hildako AEBetan, 20 haur tartean, tiroketa batean

Erredakzioa

Ustezko erasotzaile Ryan Lanza omen da, 20 urteko gizona. Ikastetxean hildakoetako bat da. Lanzaren aitaren hilotza ere aurkitu dute New Jerseyn, eta ama ikastetxean hildakoen artean ere egon liteke.

00:46
Gutxienez 27 hildako, Connecticuteko eskola batean izandako tiroketan

Gutxienez 27 pertsona hil dira, horietatik 5 eta 10 urte arteko 20 haur, AEBetako Newtown (Connectitut) hiriko lehen hezkuntzako ikastetxe batean izan den tiroketa batean, Poliziak baieztatu duenez.

Guztira, 18 haur eta 6 heldu hil dira ikastetxean, tartean erasotzailea. Beste 2 haur ospitalean hil dira, eta zazpigarren heldu hildako bat ere aurkitu dute, Poliziak argitu ez duen toki batean.

Poliziak ''behin-behinean'' identifikatu du hiltzailea, eta, ustezko erasotzaile Ryan Lanza omen da, 20 urteko gizonezkoa. Ikastetxean hildakoetako bat da, Poliziak emandako datuen arabera. Goizean goiz sartu omen da Lanza Sandy Hook ikastetxean, soinean maskara bat, balen kontrako txalekoa eta lau arma zituela.

Halaber, Lanzaren aitaren hilotza ere aurkitu du Poliziak, New Jerseyko etxebizitza batean, eta, zenbait komunikabideren arabera, Lanzaren ama ikastetxean hildakoen artean ere egon liteke.

Nahasmena komunikabideek emandako informazioetan

Komunikabide gehienen arabera, ikastetxeko zuzendaria eta psikologoa ere hildako artean egon litezke. Zenbait komunikabideren arabera, hildakoetako bat Ryan Lanzaren ama da, ikastetxeko irakasleetako bat.

ABC telebistak aipatutako iturriek jakitera eman dutenez, gizon gazte batek egin du erasoa, lau arma eta balen aurkako txalekoa soinean zuela ikastetxean sartu ondoren.

Fox News kateak iragarri duenez, ikastetxeko ikasle baten aita izan liteke erasotzailea.

NBC kateko iturrien arabera, bestalde, tiroketarekin zerikusia duen pertsona bat agintarien esku dago. Halaber, erasoa bi lagunen artean egin dutela diote zenbait hedabideek; baina, momentuz, ez dago konfirmazio ofizialik.

Connecticuteko Polizia bozeramaile batek argitu duenez, ikastetxearen inguruetan egoera ''segurua'' da dagoeneko. Gertaera 09:40ean jazo da (15:40 Euskal Herrian) Newton hiriko Sandy Hook lehen hezkuntzako ikastetxean. Antza denez, erasotzailea eskolako bulego nagusian sartu eta tiro egiten hasi da, 100 tiro inguru guztira.

Lau eguneko dolua

Barack Obama AEBetako presidenteak lau eguneko dolua ezarri du. Hunkituta eta negar malko artean hitz egin du Obamak kazetarien aurrean, eta herrialdeko gainerako gurasoek egingo duten moduan, alabak besarkatuko dituela adierazi du. Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen hitzetan, “azken urteotan antzerako tragedia gehiegi bizi izan ditugu”.

“Guztiok bat egin, eta horrelako tragediak eragozteko neurriak hartu beharko ditugu”, gaineratu du.

Armen kontrolerako legea

NewTownen jazotako sarraskiak saihesteko armak kontrolatzeko legea eskatu du Michael Bloomberg New Yorkeko alkateak. Ohar baten bidez Bloombergek adierazi duenez, legerik gabeko egun bakoitzeko "34 lagun hil ohi dira". "Tragedia berriak ekiditeko berehalako ekintza beharrezkoa da", azpimarratu du.

"Letrak irakasten dituen ikastetxeak ere ez dira seguruak. Columbinen jazotakoaren ostean, armak kontrolatzeko legea izateko goizegi zela esan zuten, eta gauza bera entzun genuen Virginia Tech, Tucson, Aurora eta Oak Creek herrialdeetan izandako sarraskien ondoren", deitoratu du alkateak, "itxaroten dugun egun bakoitzeko armekin 34 lagun hil ohi dituzte".

AEBetan izan den tiroketarik larrienetako bat

Azken urteotan AEBetan izan den tiroketarik larrienetako bat da New Yorketik 130 kilometrotara dagoen Newtown hiriko tragedia.

Hildakoen kopurua kontuan hartuta, 2007tik hona ez da antzeko tragediarik izan. Urte hartako apirilaren 16an 33 lagun hil ziren Virginiako Unibertsitatean izandako tiroketan (erasotzailea ere hil egin zen).

Aurretik, 1996aan, gizonezko batek tiroketa egin zuen Austin (Texas) hiriko unibertsitatean. Orduan 16 lagun hil eta beste 31 zauritu ziren

Gutxienez 27 pertsona hil dira, horietatik 5 eta 10 urte arteko 20 haur, AEBetako Newtown (Connectitut) hiriko lehen hezkuntzako ikastetxe batean izan den tiroketa batean, Poliziak baieztatu duenez. Guztira, 18 haur eta 6 heldu hil dira ikastetxean, tartean erasotzailea. Beste 2 haur ospitalean hil dira, eta zazpigarren heldu hildako bat ere aurkitu dute, Poliziak argitu ez duen toki batean.Poliziak ''behin-behinean'' identifikatu du hiltzailea, eta, ustezko erasotzaile Ryan Lanza omen da, 20 urteko gizonezkoa. Ikastetxean hildakoetako bat da, Poliziak emandako datuen arabera. Goizean goiz sartu omen da Lanza Sandy Hook ikastetxean, soinean maskara bat, balen kontrako txalekoa eta lau arma zituela.Halaber, Lanzaren aitaren hilotza ere aurkitu du Poliziak, New Jerseyko etxebizitza batean, eta, zenbait komunikabideren arabera, Lanzaren ama ikastetxean hildakoen artean ere egon liteke.Nahasmena komunikabideek emandako informazioetanKomunikabide gehienen arabera, ikastetxeko zuzendaria eta psikologoa ere hildako artean egon litezke. Zenbait komunikabideren arabera, hildakoetako bat Ryan Lanzaren ama da, ikastetxeko irakasleetako bat.ABC telebistak aipatutako iturriek jakitera eman dutenez, gizon gazte batek egin du erasoa, lau arma eta balen aurkako txalekoa soinean zuela ikastetxean sartu ondoren.Fox News kateak iragarri duenez, ikastetxeko ikasle baten aita izan liteke erasotzailea.NBC kateko iturrien arabera, bestalde, tiroketarekin zerikusia duen pertsona bat agintarien esku dago. Halaber, erasoa bi lagunen artean egin dutela diote zenbait hedabideek; baina, momentuz, ez dago konfirmazio ofizialik. Connecticuteko Polizia bozeramaile batek argitu duenez, ikastetxearen inguruetan egoera ''segurua'' da dagoeneko. Gertaera 09:40ean jazo da (15:40 Euskal Herrian) Newton hiriko Sandy Hook lehen hezkuntzako ikastetxean. Antza denez, erasotzailea eskolako bulego nagusian sartu eta tiro egiten hasi da, 100 tiro inguru guztira. Lau eguneko doluaBarack Obama AEBetako presidenteak lau eguneko dolua ezarri du. Hunkituta eta negar malko artean hitz egin du Obamak kazetarien aurrean, eta herrialdeko gainerako gurasoek egingo duten moduan, alabak besarkatuko dituela adierazi du. Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen hitzetan, “azken urteotan antzerako tragedia gehiegi bizi izan ditugu”. “Guztiok bat egin, eta horrelako tragediak eragozteko neurriak hartu beharko ditugu”, gaineratu du. Armen kontrolerako legeaNewTownen jazotako sarraskiak saihesteko armak kontrolatzeko legea eskatu du Michael Bloomberg New Yorkeko alkateak. Ohar baten bidez Bloombergek adierazi duenez, legerik gabeko egun bakoitzeko "34 lagun hil ohi dira". "Tragedia berriak ekiditeko berehalako ekintza beharrezkoa da", azpimarratu du. "Letrak irakasten dituen ikastetxeak ere ez dira seguruak. Columbinen jazotakoaren ostean, armak kontrolatzeko legea izateko goizegi zela esan zuten, eta gauza bera entzun genuen Virginia Tech, Tucson, Aurora eta Oak Creek herrialdeetan izandako sarraskien ondoren", deitoratu du alkateak, "itxaroten dugun egun bakoitzeko armekin 34 lagun hil ohi dituzte".AEBetan izan den tiroketarik larrienetako batAzken urteotan AEBetan izan den tiroketarik larrienetako bat da New Yorketik 130 kilometrotara dagoen Newtown hiriko tragedia.Hildakoen kopurua kontuan hartuta, 2007tik hona ez da antzeko tragediarik izan. Urte hartako apirilaren 16an 33 lagun hil ziren Virginiako Unibertsitatean izandako tiroketan (erasotzailea ere hil egin zen).Aurretik, 1996aan, gizonezko batek tiroketa egin zuen Austin (Texas) hiriko unibertsitatean. Orduan 16 lagun hil eta beste 31 zauritu ziren

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena