Mundua -

Desjabetzea

Bolivia eta Iberdrola aste honetan bilduko dira ordainsaria zehazteko

Bilera "adeitsua" izatea espero du Boliviako Gobernuak. Bestalde, Boliviak filialen balio erreala ordaintzea nahi du Iberdrolak (75 milioi euro inguru).

Polizia desjabetutako filialen bulegoak zaintzen ari da, Bolivian. EFE
Polizia desjabetutako filialen bulegoak zaintzen ari da.
Iberdrolak ez du jaso Boliviak filialak nazionalizatu dituen berririk

0:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Jose Sosa Hidrokarburo eta Energia ministroak igande honetan adierazi duenez, datorren astean La Pazen Iberdrolako arduradunekin biltzea espero du, argindar konpainiaren lau filial nazionalizatu ostean, dagokion ordainsaria zehazteko.

"Datorren astean Iberdrolako arduradunak hemen izango direla uste dut", esan du Sosak, "eta bi aldeetarako onuragarria izango den trantsizioa adostuko dugu bilera adeitsu batean".

75 milioi euro inguru

Boliviak lau filialengatik "balio erreala" ordaintzea espero du euskal konpainia elektrikoak. Nazionalizatutako lau konpainiak Iberdrolaren negozio osoaren % 0,2 dira eta 6 milioi euroko onurak ematen ditu (2011n 2.800 milioi irabazi zituen Iberdrolak). Baina erabakiak Iberdrolak Bolivian duen enpresa jardueraren amaiera dakar.

Espainiako Gobernuak ohar baten bidez erabakia kritikatu du eta atzerapenik gabe bidezko kalte-ordainak ematea espero du.

Hala ere, maiatzean, Evo Morales presidenteak Red Eléctrica Española enpresaren akzioak desjabetu zituen eta oraindik ez dira kalteordainen inguruko akordio batera iritsi.

Eraikina, Armadaren zaintzapean

Boliviako Gobernuak nazionalizatu berri dituen Iberdrolako lau filialen bulego eta eraikinak Armada eta Poliziaren zaintzapean daude. Eraikinetan, pankarta erraldoiak jarri dituzte Boliviako banderaren koloreekin eta hizki handiz 'Nazionalizatua' hitza idatzi dute.

Evo Morales presidentearen esanetan, Iberdrolak landa eremu eta hirien arteko argindar tarifak eta zerbitzu beraren kalitatea parekatzeko hartu du neurria.

Langileei lanpostuak bermatuko dizkiete, ez ordea zuzendari eta goi-karguei. Iberdrolari dagokion kalteordaina emango zaiola esan du Boliviako Gobernuak, bertan egin duen inbertsioaren truke. Ikuskaritza independente batek erabakiko du kopurua. Erabakitzeko eta ordaintzeko sei hilabeteko epea ezarri du Boliviako Gobernuak. Iberdrola enpresak 75 milioi euroko kalteordaina eskatuko duela jakinarazi du.

Boliviako oposizioa eta enpresaburuak oso kritiko agertu dira neurriarekin. Batetik, atzerriko inbertitzaileen aurrean izango duen eragina txarra izango duelako, eta bestetik, etorkizunera begira Boliviako Gobernuak egitasmo estrategikorik ez duela azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola gaur