Mundua -

'Amidelgi fiskala'

AEBak, 'amildegiaren' ertzean

Etxe Zuriak eta errepublikanoek azken eguna dute gaur 'amildegi fiskalean' erortzea saihesteko.

Barack Obama AEBetako presidentea. EFE
Barack Obama AEBetako presidentea. EFE
AEBak, 'amildegiaren' ertzean

1:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxe Zuriak, demokratek eta errepublikanoek azken eguna dute gaur urte berriarekin batera herrialdea "amildegi fiskalean" erortzea galarazteko.

Akordioa lortu ezean, bihar estatubatuarren zerga guztiak igoko dira eta hainbat murrizketa indarrean sartuko dira, automatikoki, eta, ondorioz, AEBak atzeraldian sartuko dira seguru aski, adituen ustez. Horri "amildegi fiskala" deitu diote herrialde horretan.

Bi alderdi nagusiek akordioa lortzeko borondatea agertu dute, baina negoziazioek porrot egiteko arriskua handia da.

"Oraindik ere alde handia dago bi alderdien artean, baina negoziazioak aurrera darrai. Denbora dago akordioa lortzeko", esan zuen atzo Harry Reid demokratek Senatuan duten buruak.

Reid eta Mitch McConnell errepublikanoek Goi Ganberan duten burua negoziatzen aritu ziren atzo, Barack Obama AEBetako presidentearekin eta Joe Biden presidenteordearekin barne.

Asteburuan, errepublikanoek pentsio sistemako onurak ez murriztea onartu dute, eta demokratek zerga igoera 400.000 dolarreko soldatetatik gora egitea onartu dute (hasieran, 250.000 dolarretan jarri zuten muga).

Demokraten estrategia errepublikanoei presioa egitea da, klase ertainen zergak jaistea eta aberatsenak igotzea onar dezaten. Errepublikanoek, baina, ez dute inolako zerga igoerarik nahi, ezta aberatsenentzat ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea