Mundua -
Adingabeen aurkako erasoak
245 lagun atxilotu dituzte AEBetan, haur-pornografiarekin lotuta
'Eguzkilore operazioa'ren baitan, 123 biktima adingabe identifikatu dituzte.
Erredakzioa
AEBetako segurtasun indarrek haur-pornografiaren kontrako operazio zabala egin dute asteotan eta guztira 245 lagun atxilotu dituzte AEBetan bertan eta beste herrialde batzuetan, Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.
'Eguzkilore operazoa'ren (Operation Sunflower) baitan, 123 biktima adingabe identifikatu dituzte. Haur-pornografia sare horren biktimen artean bi urteko haur bat ere ba omen dago.
John Morton gobernuko ordezkariaren esanetan, "esplotazio maltzur, zabal eta anker historia bat" da eta atxilotuek gehiegikeriak egin zizkieten adingabeei, "plazer ilunak asetzeko".
Mortonek ohartarazi duenez, "errealitate gordina" da adingabeen argazki eta bideo pornografikoak Interneten zabaltzen eta ugaritzen ari direla.
Mortonek ez du zehaztu atxiloketak non izan diren, baina Mexikon ere izan direla onartu du.