Mundua -

Eraso berria Indian

Zazpi gizonek emakumezko bat bortxatu dute Indian

29 urteko emakumezkoak salatu duenez, autobusez etxera zihoala, hainbat gizonek bahitu eta bortxatu zutenean. Horietako bost atxilotu dituzte dagoeneko.

Azken bortxaketen aurkako manifestazioak zabaldu dira Indian. Argazkia: EFE
Azken bortxaketen aurkako manifestazioak zabaldu dira Indian. Argazkia: EFE
Azken bortxaketen aurkako manifestazioak zabaldu dira Indian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei gizonezko osatutako talde batek 29 urteko emakumezko bat bortxatu du Indiako Gurdaspur hirian (Punjab estatuan), NDTV telebista-kate pribatuak jakinarazi duenez.

Raj Jeet Singh Gurdaspurreko Polizia buruak azaldu duenez, ostiral honetan emakumea autobusez etxera zihoan. Autobuseko gidariak emakumea bahitu eta leku ezezagun batera eraman zuen. Hortan, guztira zazpi gizonezko osatutako talde batek biktima bortxatu zuten-

Hurrengo egunean emakumezkoaren herritik gertu utzi zuten biktima. Etxera abiatu zen lehenengoz, eta ondoren, Poliziarengana jo zuen bortxaketa salatzeko.

Singhek adierazi duenez, dagoeneko sei ustezko bortxatzaileak atxilotu dituzte. Hainbat medikuk emakumezkoa artatuko dute. Halaber, atxilotuek bortxaketan parte hartu izana aitortu dute jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea