Mundua -

Parlamenturako hauteskundeak

Batzorde Nazionaleko diputatuak hautatuko ditu gaur Kubak

Hautagaiak abenduan aukeratu zituzten 168 herri batzordeetan, beraz, igande honetako hauteskundeak, formaltasun hutsa dira.

Kubako Parlamenturako hatagaiak. Argazkia: EFE
Kubako Parlamenturako hatagaiak. EFE
Kubako Parlamenturako hatagaiak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

8 milioi lagun daude igande honetan Batzorde Nazionaleko eta probintzietako 14 batzordeetako diputatuak hautatzera deituta. "Granma" egunkari ofizialaren arabera, "Kubako prozesu demokratikoaren garrantzi handiko unea da".

Kubako Alderdi Komunistak, herrialdeko alderdi legal bakarrak, erakunde ezberdinetako kargu garrantzitsu guztiak izango ditu. Urrian eta azaroan herri batzordeetan jada diputatuak hautatu zituzten. Hauteskunde hauek prozesu horren bigarren zatia dira.

Batzorde Nazionaleko eta probintzietako batzordeetako diputatuak 168 herri batzordeetan hautatu ziren abenduan; hauteskundeak, beraz, formaltasun hutsa dira.

Fidel Castro presidente ohia (86 urte) Santiago de Kubako zerrendako buru da eta Raul Castro presidentea (81 urte), Segundo Frente hirikoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea