Mundua -
27 urteko zigorra
Jugoslaviako gerra gaizkile bat aske utzi dute, zigorra kenduta
Militar ohiak emandako babes "logistikoa eta morala" Sarajevoko setioan izandako krimenekin lotura zuzena izatea zalantzan jarri du auzitegiak.
Erredakzioa
Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak Momcilo Perisic Jugoslaviako armadako buruzagi ohiari jarritako 27 urteko zigorra indargabetu du. Perisic Bosnia-Herzegovinan eta Kroazian ustez egindako gerra krimenengatik epaitu eta zigortu zuten 2011n.
Epaia indargabetuta, Perisic aske utziko dute.
Magistratuen arabera, ez dago argi militar ohiak emandako babes "logistikoa eta morala" Sarajevori 1993 eta 1995 artean egindako setioan eta 1995an Srebrenican egindakoan izandako krimenekin lotura zuzena izatea.
1995ean Zagrebeko bonbardaketarekin lotutako karguei dagokienez, Perisic "zalantzak daude krimenak egin zituztenen ardura Perisicena zen ala ez zehazteko orduan".