Mundua -

Espetxean urkatuta

India sumindu zuen bortxaketako akusatuetako bat hilda aurkitu dute

Deli Berrian autobus batean jazotako bortxaketa eta hilketa larrian parte hartu izana leporatzen zioten, urkatuta agertu da espetxean.

Bortxaketen aurkako protesta bat, Indian. EFE
Bortxaketen aurkako protesta bat, Indian. EFE
Bortxaketen aurkako protesta bat, Indian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

India haserrarazi zuen bortxaketako eta hilketako akusatuetako bat, Ram Singh, hilda aurkitu dute espetxean, polizia iturriek jakinarazi dutenez. Antza, urkatuta topatu dute, ziegako sabaitik zintzilikatuta.

Ram Signh, Deli Berrian, beste lau kiderekin batera autobus batean neska gazte bat bortxatzeagatik eta hiltzeagatik akusatuta zegoen.

"Ikerketa agindu dugu segurtasun neurri handiko Tiharko espetxean Ran Singhen heriotza nola jazo den aztertzeko", adierazi dio IANS agentziari espetxeko funtzionario batek.

Espetxeko zaindari batek topatu du Singh sabaitik zintzilikatuta, hain zuzen, leporatzen zitzaion bortxaketa eta hilketa dela eta egiten ari diren epaiketara joateko esnatzera joan den unean. Singhez gain, beste lau kide daude neska gaztearen bortxaketagatik eta hilketagatik akusatuta.

Espetxeko iturriek jakinarazi dutenez, Singh ez zegoen bakarrik bere ziegan, berarekin batera beste bi preso zeuden. India sumindu zuen bortxaketako akusatua langile baten zaintzapean zegoen une oro, bere buruaz beste egiteko arriskua zegoela erakusten baitzuen "bere jarrerak".

Presoak bere arropa erabili du urkatzeko, hainbat iturrik jakinarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea