Mundua -

Blokeo politikoa Italian

Draghik Napolitanoren dimisioa eragotzi du

Italiako egunkari nagusiek diotenez, Europako Banku Zentraleko presidenteak hots egin zion atzo, eta karguan jarraitzeko konbentzitu zuen. Atzo, agintaldia amaitzeko asmoa agertu zuen Napolitanok.

Giorgio Napolitano Italiako presidentea. Argazkia: EFE
Giorgio Napolitano Italiako presidentea.
Draghik Napolitanoren dimisioa eragotzi du

0:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giorgio Napolitano Italiako presidenteak dimisioa aurkeztea eragotzi zuen atzo Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidenteak, Italiako egunkari nagusiek gaurko aleetan diotenez.

Italiako egunkari generalista nagusiek La Repubblicak, Corriere della Serak eta La Stampak, ustez, Draghik Napolitanori egindako deia dute hizpide gaurko aleetan. Italiako hedabideek herrialdeko presidenteak dimisioa aurkeztekotan zela iragarri zuten, eta horren harira, egin omen zuen deia Mario Draghik.

Italiatik kanpo erabakia ez zutela ulertuko azaldu zion Draghik, Italiako egunkari horien arabera.

Atzo hedabideen aurrean agerraldia egin zuen Italiako presidenteak, alderdi politikoekin gobernua osatzeko egindako bigarren bilera-sortaren berri emateko. Bi lantalde eratzea proposatu zuen Napolitanok, erreforma ekonomikoetan eta sozialetan oinarrituta, Gobernu berria osatu ahal izateko.

Halaber, agintaldia amaitzeko asmoa berretsi zuen larunbat honetan. "Nire ekintzak oso murriztuta dauden arren, egoera desblokeatzeko gai naizela uste dut, eta hala saiatu naiz agintaldiaren azken egunera arte", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea