Mundua -

Kronika

Madurok eta Caprilesek era baketsuan bozkatzeko deia egin dute

Hauteslekuek ateak ireki ostean, goizean goizetik izugarrizko ilara luzeak izan dira ikusgai inguruetan.

Arantxi Padilla, berriemailea Caracasen. Argazkia: EITB
Arantxi Padilla, berriemailea Caracasen. Argazkia: EITB
Arantxi Padilla, berriemailea Caracasen. Argazkia: EITB

Arantxi Padilla | Caracas

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dagoeneko ireki dituzte ateak Venezuelako hautesleku guztiak, eta goizean goizetik izugarrizko ilara luzeak egin dira inguruetan.

Euskal Herriko eguerdiko 12:30etatik aurrera, eta egun guztian zehar, hemengo goizeko 06:00etatik 18:00ak arte, 18 miloi pertsona bozkatzera deituta daude.

Nicolas Maduro eta Henrique Capriles hautagaien artean erabakitzean, Hugo Chavezen 14 urteko sozialismoaren bidetik jarraitu ala guztiz aldatu eta sektore pribatuari onespenak ematen dizkion ekonomia baten artean aukeratzea da.

Bi hautagaiek era baketsuan eta era masiboan bozkatzeko deia egin dute, historiako hauteskunderik jendetsuena izateko.

Hautesleku guztiak itxi eta hiru ordura, Venezuelako gaueko 21:00-22:00ak aldera aurreikusten da emaitzak jakitera emango dituztela, eta ondorioz hurrengo sei urtetako presidentea.

Inkesta eta analisten arabera, ofizialismoko hautagai den Madurok irabaziko ditu komandantearen faltak zalantzarik gabe markatutako hauteskundeak.

Gaurkoa erabakigarria izango da hemendik aurrera Chavezik gabeko chavismoa posible den ala ez jakiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Venezuela bideoak Latinoamerika albisteak Nicolás Maduro Hauteskundeak Arantxi Padilla