Mundua -

Hileta

Margaret Thatcherri azken agurra Londresen, hileta jendetsuan

2.000 lagun baino gehiago bildu dira Saint Paul katedralean. Hilkutxak txaloak eta txistuak jaso ditu Londreseko kaleetan barrena eta hiletaren kostuak (12 milioi euro) kritikak piztu ditu.

Erresuma Batuak Margaret Thatcher agurtu du

1:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tradizioz eta handitasunez inguratura, Londreseko Saint Paul katedralak Margaret Thatcherren hileta hartu du asteazken honetan. Isabel II.a erregina izan du ekitaldiak buru, eta, guztira, 2.000 lagun baino gehiago bildu dira bertan, tartean hainbat agintari eta jende ezagun.

2013ko apirilaren 8an hil zen 'Burdinezko Dama', 87 urte zituela. Gaur, ohore militarrekin agurtu dute, Winston Churchillek 1965ean izan zuen hiletaren itxurako ekitaldia batean. Guztira 12 milioi euroko kostua izan du, eta horrek kritikak piztu ditu Erresuma Batuan.

Txaloak eta txistuak hilotzaren ibilbidean

Saint Clement elizatik Saint Paul katedralera ibilbidea egin du segizioak, Londreseko kaleetan barrena. Hilotzaren gainean lore zuriak jarri dituzte, eta eskuz idatzitako oharra ere irakur zitekeen: 'Ama maitea, beti gure bihotzean''.

700 militarrek eta Guardia Errealeko kideek lagundu dute segizioa, tartean 1982an Malvinetako gatazkan parte hartu zuten zenbait lagun.

Londreseko Dorreak salbak jo ditu minutuoro, eta Big Ben Dorreko erlojua isilik egon da. Halaber, haga erdian jarri dituzte Westminster Jauregiko eta Downing Street kaleko 10. zenbakiko banderak. Ibilbidean zehar, halaber, Beethoven, Mendelssohn eta Chopin musikarien doinuak jo ditu musika bandak.

Milaka lagun bildu dira Londresko kaleetan, eta txalo arteak askok eta txistuekin beste batzuk hartu dute Margaret Thatcher. "Maggie, Maggie, Maggie, hilda, hilda, hilda'', oihukatu dute batzuek. Thatcherren jarduna zein hiletaren kostua kritikatuz pankartak ere izan dira ikusgai.

Erregina hiletan, Churchillenetik estreinakoz

Isabel II.a eta Edinburgoko dukea Tatcherri azken agurra emateko elizkizunean izan dira, Churchillen hiletatik estreinakoz.

Londresko Saint Paul katedralean 2.300 lagun bildu dira guztira, tartean Thatcherren senitartekoak, munduko osoko 11 gobernuburu, 2 estatuburu eta 17 Atzerri ministro. Espainiako ordezkari gisa Manuel Garcia-Margallo ministroa izan da. John Major, Tony Blair eta Gordon Brown Britainia Handiko lehen ministro ohiak ere elizkizunean izan dira.

Azken agurra emateko ekitaldian, ahal ere, ez dira egon Mijail Gorbachov, Nancy Reagan eta Barack Obama, besteak beste. Argentinak ere ez du ordezkaritzarik bidali.

Une horretan karguan dagoen lehen ministroak bere elizkizunean testu bat irakurtzea nahia utzi duen idatzita Margaret Thatcherrek bere testamentuan, eta, hala, San Juanen Ebanjelioaren pasarte bat irakurri du Cameronek.

Ekitaldia bukatuta, Mortlake errausketa-labera eraman dite hilotza, errausteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea