Mundua -

Serbia

Serbiako presidenteak barkamena eskatu du Srebrenicako sarraskiagatik

1995eko uztailean, Bosniako gerra amaitu eta hilabete batzuetara, tropa serbobosniarrek 8.000 musulman hil zituzten Srebrenican. Epe laburrean Srebrenica bisitatuko duela esan du Tomislav Nikolicek.

Tomislav Nikolic Serbiako presidentea. Argazkia: EFE
Tomislav Nikolic Serbiako presidentea. Argazkia: EFE
Tomislav Nikolic Serbiako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tomislav Nikolic Serbiako presidenteak barkamena eskatu du, bere herrialdearen izenean, Srebrenican eta Bosnia-Herzegovinan egindako gerra-krimengatik.

"Belauniko jarrita, Srebrenican burututako krimenagatik Serbia barkatzea eskatu nahi dut", esan du Nikolicek Bosniako BHT telebista-katean egindako elkarrizketa batean. Maiatzaren 7an emitituko dute, baina zenbait komunikabidek aurrerapena argitaratu dute.

Hala ere, Srebrenicako sarraskia genozidiotzat jotzen duen galdetuta, oraindik hori frogatuta ez dagoela erantzun du Serbiako presidenteak.

"Jugoslavia ohian izan ziren gerra ezberdinetan gertatutako guztiak zuen genozidio izaera", erantsi du.

"Serbiaren izenean nire herrialdeko edozein kidek egin zituen krimenengatik barkamena eskatzen dut", azpimarratu du.

1995eko uztailean, Bosniako gerra amaitu eta hilabete batzuetara, tropa serbobosniarrek, Ratko Mladic buru zutela, 8.000 musulman hil zituzten Srebrenican.

Nikolicek joan den urtean eskuratu zuen Serbiako presidentetza eta bere izendapenak hautsak harrotu zituen, bere iragan ultraeskuindarragatik. Alabaina, 2008an bere jarrera moderatu zuen eta, besteak beste, Serbia Europar Batasunean sartzearen alde agertu zen.

Nikolicek beti ukatu izan du Srebrenicako sarraskia genozidioa izan zela. Aitzitik, orain "justifikaziorik ez duen krimen izugarria" izan dela onartu du.

Bosniako komunikabide baten arabera, Nikolicek iragarri du epe laburrean Srebrenica bisitatuko duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Eskubide unibertsalak Serbia 2024