Mundua -
Bostoneko atentatuak
Estatubatuarren % 70, Tsarnaeventzako heriotza-zigorraren alde
Halaber, estatubatuarren % 74 susmagarria auzitegi federal batean epaitzearen alde daude, eta ez gorte militarrean, ABC kateak argitaratutako galdeketa baten arabera.
Erredakzioa
Estatubatuarren % 70 Dzhokhar Tsarnaev apirilaren 15eko Bostoneko atentatuen (AEB) ustezko egileari heriotza-zigorra jartzearen alde daude, kondenatua izatekotan, ABC kateak eta Washington Post egunkariak asteazken honetan argitaratutako galdeketa baten arabera.
Beste % 27 heriotza-zigorra jartzearen aurka daude, eta % 3k nahiago dute horri buruzko erantzunik ez eman.
Bostoneko erasoen ostean, bere anaia Tamerlan Polizia operazioan hil ostean, Dzhokhar AEBetako Gobernuak apirilaren 22an pertsonen aurka "suntsiketa masiboko" armak erabiltzea leporatu zioten, eta, horren ondorioz, biziarteko kartzela-zigorra edo heriotza-zigorra jarri diezaiokete, erruduntzat hartuz gero.
Halaber, estatubatuarren % 74 susmagarria auzitegi federal batean epaitzearen alde daude, eta ez gorte militarrean, galdeketaren arabera.
Legearen arabera, gaztea ezin dute batzorde militar batean epaitu, estatubatuarra delako; baina legegile errepublikanoek esan dutenez, Dzhokhar "borrokalari arerioa" izenpetu beharko lukete, denbora luzean galdeketak egin ahal izateko, ohiko justizia sisteman sartu baino lehen.
Etxe Zuria argudio horien kontra azaldu da, eta Justizia Departamentuaren erabakia babestu du, epaile federal batek gazteari bere eskubideak irakurtzea ahalbidetuz.