Mundua -

Ustezko konspirazioa

Hiltzeko plana duela leporatu dio Madurok Uribe presidente ohiari

Venezuelako presidentearen esanetan, Kolonbiako presidente ohia "hiltzailea" da. Uribek, berriz, akusazioa errefusatu du, eta adierazpena "heldugabea" dela esan du.

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak salatu duenez, bera hiltzeko plana du Alvaro Uribe Kolonbiako presidente ohiak. Halaber, asmo horrek bultzatuta, hainbat paramilitar Venezuelan sartzen saiatzen ari direla esan du.

"Ni hiltzeko plana zuzentzen ari da Uribe. Hiltzailea da. Nire aurka egiten ari dela egiaztatzeko hainbat froga ditut, eta Venezuelako eskuindarra berarekin ari da harremean", azaldu du Madurok telebistan eskainitako agerraldian.

"Ni babesteko neurri bereziak abiatu ditut", esan du, "Estatuaren erakundeekin kolaboratzeko nire zaleri laguntza eskatu nahi diet, plan horiek ekiditeko". "Hala ere, zibilak eta Venezuelako militarrak kontrolatzea ezinezkoa izango da, ni kalteduna izanez gero", ohartarazi du.

Azken asteetan, presidentea hiltzeko eta Estatu-kolpeak emateko hainbat plan salatu ditu Madurok.

'Akusazio heldugabea'

Bestalde, Alvaro Uribe Kolonbiako presidente ohiak "heldugabe"tzat jo du Maduroren akusazioa, eta "erantzun bakarra" presidentetzarako hauteskunde berriak deitzea dela azpimarratu du Twitterren bitartez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea