Mundua -

KONTRAZALA

Normaltasuna

Europako homosexualen % 80k dio bere lantegian, unibertsitatean eta gizartean mesprezioa sentitu duela. Sarriegi pentsatzen dugu nahikoa dela lege bat onartzea zer edo zer normala bihur dadin.

Juanjo San Miguel Euskadi Irratikoko kazetaria. Irudia: eitbcom
Juanjo San Miguel Euskadi Irratikoko kazetaria. Irudia: eitbcom
Juanjo San Miguel Euskadi Irratikoko kazetaria. Irudia: eitbcom

Juanjo San Miguel | Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Normala deitu ohi diogu behin eta berriz gertatzen denari eta, batez ere, gehiengoak ontzat eman edo gutxienez errespetatzen duenari. Sarriegi pentsatzen dugu nahikoa dela lege bat onartu edo ohitura batzuk aldatzea zer edo zer normala bihur dadin, guztiok ontzat eman dezagun.

Sexu bereko bikoteen ezkontza, edo homosexualitatea bera, horren adibide izan litezke, iruditzen baitzaigu gutxi asko gizarteak bereganatu dituela joera eta portaera batzuk.

Europako homosexualen % 80k dio bere lantegian, unibertsitatean eta gizartean mesprezioa sentitu duela, eta izutu eta baztertu nahi izan dutela behin baino gehiagotan. Europako homosexualen % 66 ez da ausartzen kalean bikotekideari eskua ematen.

Hori Europar Batasunean. Ukrainarren hirutik bik uste du homosexualitatea perbertsioa dela, Txinan, gizartearen gehiengoarentzat, homosexualek ez dute errespetorik merezi. Baina, Afrikan bizi dute egoera larriena homosexualek. Hango lau herrialdetan zuzenean hil egin zaitzakete homosexuala izateagatik: Nigerian, Mauritanian, Sudanen eta Somalian.

Beste herrialde guztietan zigor oso gogorrak jartzen zaizkie gizonei beste gizon batekin sexu-harremanak izateagatik (emakumeen kasuan ez dituzte ezta kontutan hartzen ere,emakumeen homosexualitatea hipotesi hutsa ere ez da). Afrikarren gehiengoak uste du homosexualitatea kolonialismo garaian atzerritarrek Mendebaldetik eramandako bizio zikin bat besterik ez dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea