Mundua -
Biriketako infekzioa
Isiltasuna nagusi Hegoafrikan, Mandelaren osasun egoeraren gainean
94 urteko presidente ohiak Pretorian jarraitzen du ospitaleratuta, eta Gobernuak ez du bere egoeraren gainean berririk zabaldu.
Erredakzioa
Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohiak bi egun daraman Pretoriako ospitalean, larunbat honetan biriketako infekzioak okerrera egin ostean.Mandela larri baina egonkor dago, eta Hegoafrikako Gobernuak ez du bere osasun egoeraren gainean berririk zabaldu.
Nelson Mandela Hego Afrikako presidente ohia ospitaleratu egin zuten larunbat goizean, berriz ere, biriketako infekzioak jota. Hala ere, Mandela bere kabuz ari da arnasa hartzen, eta hori "seinale ona da".
Mandelak 94 urte ditu, eta martxoan ere ospitalean egon zen arazo bera tarteko. Hamar egun egin zituen ospitalean, eta apirilaren 6an eman zioten senda-agiria. Oraingoan, lehen aldiz, Mandelaren "egoera larria" aitortu du Hegoafrikako Gobernuak.
67 urte eman zituen "Apartheid"aren aurka borrokan, eta horren ondorioz, 27 urte eman zituen espetxean. 1993an Bakearen Nobel saria eman zioten Apartheid-aren aurka egindako lanagatik eta urtebete geroago, Hegoafrikako presidente izendatu zuten; bertako historiako lehen presidente beltza.