Mundua -

Ebazpena

Gizakien DNA patentatu ezin daitekeela ebatzi du AEBetako Justiziak

Myriad Genetics Inc. enpresaren patenteen auziaren harira hartu dute erabakia. Enpresa horrek garatu zuen Angelina Joliek ebakuntza aurretik egin zuen testa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizakien gorputzetik ateratako geneak edo DNA zati isolatuak patentatu ezin daitezkeela ebatzi du AEBetako gorte gorenak, ostegun honetan kaleratu duen ebazpen batean.

Myriad Genetics Inc. enpresaren patenteen auziaren harira hartutako erabakia da, ikertzaile talde batek eta gaixoen elkarte batek biofarmaziarekin lotutako enpresa horren kontra 2009an jarritako salaketen ondoren.

Enpresak BRCA1 eta BRCA2 geneen inguruko azpi patente aurkeztu zituen, obario eta bularreko minbiziarekin lotutakoak, eta auziak zalantzan jarri zuen gizakien geneak patentatzea legezkoa ote den.

Ebakuntza egin aurretik Angelina Joliek egindako testa garatu zuen aipatu enpresa horrek.

Epaile batek patenteak zilegi ez zirela ebatzi arren, apelazio epaitegiak bertan behar utzi zuen erabakia, eta auzi Auzitegi Gorenera eraman zuen.

Aho batez, gorte goreneko bederatzi epaileek sintetikoki lortutako material genetikoa patentatzea zilegi dela ebatzi dute, baina gizakien gorputzetik ateratako geneek, berriz, ez dute lege babes bera, euren ustez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea