Mundua -

Qatarren

Talibanek bulegoa ireki dute Dohan, Afganistango gatazka negoziatzeko

Kabulekin negoziazioak abiatu nahi dituzte, gatazkari irtenbide politikoa aurkitzeko asmoz. Talibanen eta AEBen arteko kontaktuak ostegunean abiatuko dira.

Militar taliban ohiak. EFE
Militar taliban ohiak.
Militar taliban ohiak. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Afganistango talibanek bulegoa ireki dute Dohan, Qatar, Kabulekin negoziazioak abiatu eta gatazkari irtenbide politikoa aurkitzeko asmoz.

Mohamed Naim talibanen bulegoko bozeramaileak adierazi duenez, ''elkar ulertzeko eta elkarrizketak abiatzeko'' aurrerapausoa da egoitza berria.

Afganistango gobernua zuzenean aipatu ez badu ere, Naimek esan du ekimen berriak prozesu politikoa babestea eta Afganistango independentzia eta segurtasuna bermatuko duen irtenbide politikoa aurkitzea duela helburu.

Halaber, AEBetako bake prozesua prestatu, afganoekin bilerak egin, adierazpen politikoak zabaldu eta NBErekin eta bestelako nazioarteko erakundeekin harremanei eustea du egoitzak helburu.

Talibanen eta AEBen arteko kontaktuak

Ostegunean egingo dute AEBen eta talibanen ordezkarien arteko lehen bilera, AEBetako goi kargudunek gaur bertan iragarri dutenez.

Iturri horien arabera, hainbat eskaera egingo dizkiete talibanei, tartean Al Qaedarekiko harremana etetea, indarkeria bukatzea eta Afganistango Konstituzioa onartzea (emakumeen eta gutxienen babesa barne).

Edonola ere,  Afganistanen bake prozesua garatzeko ardura bertako agintarien esku egongo dela esan du Barack Obama AEBetako presidenteak. Obamaren hitzetan, Afganistango herritarrek bakarrik lortu ahal izango da bakea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Jihadismoa hoy Qatar albisteak