Mundua -

Protestak

Dilma Rousseff Brasilgo suminduekin elkartuko da

Brasilgo presidenteak halaber, goi-bilera bat antolatuko du herrialdeko hiri nagusietako alkateekin eta gobernadoreekin zerbitzu publikoen hobekuntza jorratzeko.

Argazkia: eitb.com
Argazkia: eitb.com
Argazkia: eitb.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laster, suminduekin elkartuko dela iragarri du ostiral honetan, Dilma Rousseff Brasilgo presidenteak. Azaldu duenez, herrialdeko gobernadoreekin ere elkartuko da zerbitzu publikoak nola hobetu eztabaidatzeko. Azken asteetako protesten harira, Brasilgo Gobernuak hainbat erreforma egingo ditu hezkuntzan, osasungintzan eta garraioan.

"Manifestazio baketsuak deitu dituzten buruzagi, gazte mugimenduetako ordezkari, sindikatu, langile elkarte eta herri elkarteekin elkartuko naizela iragarri nahi dut", baieztatu du Brasilgo presidenteak, telebista publikoan emititutako hitzaldian.

"Guztien ekarpenak, hausnarketak, proposamenak eta ideiak behar ditugu, iraganeko eta orainaldiko akatsak antzemateko eta etorkizunari forma emateko", adierazi du.

"Datozen egunetan" beste agintariekin elkartzeko eta herrialdeko hiri nagusietako alkateekin eta gobernadoreekin bilera egiteko prest agertu da, "zerbitzu publikoen hobetzearen inguruan itun zabala sinatzeko".

Erreformak

Brasilgo Gobernuak ibilbide-orri bat prestatu du egin nahi dituen erreformekin.

Lehen helburua, garraio publikoa bultzatzeko Hiri Mugikortasuneko Plan Nazionala egitea izango da, Rousseffen arabera. Bigarrenik, petrolio salmentatik lortutako irabazi "guztiak" hezkuntzara bideratzeko konpromisoa hartu du Gobernuak. Bestalde, 1.000 langile inguru gehiago kontratatuko dituzte hezkuntza sisteman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea