Mundua -
Hegoafrika
Mandelak egoera kritikoan jarraitzen du hirugarren egunez
Hegoafrikako presidente ohia ekainaren 8tik dago ospitalean, biriketako gaitz batek jota.
Erredakzioa
Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohiak egoera kritikoan jarraitzen du hirugarren egunez. Joan ekainaren 8an ospitaleratu zuten, biriketako gaitz batek jota. Herrialde osoa Mandelaren berrien zain dago, eta halabeharrezko bukaeraren beldur da.
Joan den igandean, presidente ohiaren egoera "larria" izatetik "kritikoa" izatera igaro zen, Jacob Zuma presidenteak jakinarazi zuenez.
Atzo ez zen aldaketarik egon. Hala, hegoafrikarrak interes handiz ari dira jarraitzen Mandelaren osasun egoeraren bilakaera.
Gero eta kazetari gutxiago dago Mandela artatzen ari diren Pretoriako ospitalearen aurrean. Bart horietako askok zuzenean informatu zuten bertatik.