Mundua -
Gorrotoa bultzatzeagatik
Euroganberak immunitatea kendu dio Marine Le Pen ultraeskuindarrari
Musulmanek kalean egiten dituzten errezoen harira, herrialde osoa "okupatu" dutela esan zuen Frantziako politikariak.
Erredakzioa
Europako Parlamentuaren osoko bilkurak Marine Le pen Frantziako eurodiputatu ultraeskuindarrari immunitatea kentzea onartu du, gehiengoarekin. Frantziako Justiziak ikerketa bat abiatu du gorrotoa bultzatu duen argitzeko.
Musulmanek kalean egiten dituzten errezoen harira, herrialde osoa "okupatu" dutela esan zuen Le Penek 2010ean.
Garai hartan Fronte Nazionaleko presidenteordea zenak egoera hura "erabateko okupazioa" zela esan zuen, baina "soldadu eta blindaturik gabe", Bigarren Mundu Gerran alemanek egindako okupazioarekin alderatuta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea