Mundua -

Evo Morales Vienan atxikita

Europako gertakariak Hego Amerikako herrialdeen haserrea piztu du

Evo Morales Boliviara heldu da Vienan 13 orduz atxikita egon ostean, berarekin Edward Snowden CIAko teknikari ohia joan zitekeela uste baitzuten.

Milaka pertsonak babesa erakutsi diote Boliviari mundu osoan zehar. Argazkia: EFE.
Milaka pertsonak babesa erakutsi diote Boliviari mundu osoan zehar. Argazkia: EFE.
Milaka pertsonak babesa erakutsi diote Boliviari mundu osoan zehar. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Evo Morales Boliviako presidentea La Pazera heldu zen atzo, Frantziak, Portugalek eta Italiak horren hegazkinari euren lurraldeen gainetik hegan egin zein bertan lurreratzeko baimena ukatu ostean Vienan 13 orduz atxikita egon eta gero. Moralesekin batera Edward Snowden CIAko teknikari ohia joan zitekeela uste zuten.

Boliviako buruzagiak adierazi duenez, Europako gertakaria "inperioak eragindako kikiltze saiakera bat izan da, baina ez soilik Boliviaren aurkakoa, Hego Amerika osoaren kontrakoa baizik". "Baina inoiz ez gaituzte kikilduko, ez gaituzte beldurtuko, orain subiranotasuna eta duintasuna duen herri bat garelako (...) Dagoeneko ez gara kolonien herri bat", gaineratu du Moralesek. Horren harira, Europako hainbat herrialdek jada "AEBetako inperiotik askatu" behar direla uste du. "Ez gaude kolonien garaian", azpimarratu du.

Halaber, Moralesek Boliviako herriak eta inguruko mandatariek hura babestu izana eskertu du, "nabaria da munduko herrien askapenerako sentimendu handia dagoela".

Hego Amerikako Nazioen Batasuneko (Unasur) Atzerri ministroen ezohiko bilera egingo dute gaur Boliviako Cochabamba herrian, Moralesek jasandako "ofentsa" hori aztertzeko eta jarrera bateratu bat adosteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea