Mundua -

Carlton auzia

Frantziak Strauss-Kahn epaituko du proxenetismo delitua egotzita

Belgikan, Parisen eta Washingtonen Nazioarteko Diru Funtsaren zuzendari ohiarekin bildu ziren emakumeak prostitutak ziren aztertuko du Auzitegiak.

Strauss-Kahnekin bildu ziren emakumeak prostitutak ziren aztertuko du epaitegiak.
Strauss-Kahnekin bildu ziren emakumeak prostitutak ziren aztertuko du epaitegiak.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Auzitegiak proxenetismo delitua larrigarriekin egitea leporatuta epaituko du Dominique Strauss-Kahn Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) zuzendari ohia, 'Carlton auzia'ren barruan. Horrela adierazi du Henri Leclerc abokatuak.

2011an, Pariseko Fiskaltzak artxibatu egin zuen ustezko bortxaketa bat zela-eta, Strauss-Kahnen aurka zabalik zegoen auzia. 2012an, banda bateko kidea izanda proxenetismo delitua larrigarriekin egitea egotzi zioten, beste hamalau pertsonekin batera, baina Fiskaltzak atzera bota zituen karguak ekainaren 11an.

Belgikan, Parisen eta Washingtonen Strauss-Kahnekin bildu ziren emakumeak prostitutak ziren aztertuko du orain Auzitegiak, hala nola, NDFko zuzendari ohia bilera horien antolatzailea izan zen. Strauss-Kahnek ezeztatu egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea