Mundua -
Frantzia
40 milioi euro lapurtu dituzte bitxietan Canneseko hotel batean
Agintariek ikerketa bat abiarazi dute gertaera argitzeko. Kosta Urdinean, maiatzean, zinema jaialdian izandako lapurreta aroaren ostean iritsi da.
Erredakzioa
Gizonezko batek 40 milioi euroko balio zuten bitxiak lapurtu ditu igande honetan, Canneseko Carlton hotelean, Frantzia hego-ekialdean, komunikabideek jakitera eman dutenez.
Gizonezkoa armatuta sartu da hotelera, eta publikoarentzat erakusgarri egoteko bitxiak zituen maleta bat hartu du, Le Figaro egunkariko webguneak azaldu duenez.
Agintariek ikerketa bat abiarazi dute gertaera argitzeko. Kosta Urdinean, maiatzean, zinema jaialdian izandako lapurreta aroaren ostean iritsi da.
Lehenengo lapurreta hiriko Novotel hotelean izan zen, orduan 1,4 milioi euroko balio zuten bitxiak eraman zituzten.
Egun batzuk geroago, Grisogono Suitzako bitxigileak bi milioi euro balio zituen lepoko baten lapurreta salatu zuen, Antibes hirian izandako festa batean.