Mundua -

Balizko atentatuak

Obama, mehatxu terrorista 'garrantzitsuagatik' kontuz ibiltzearen alde

"Epe jakin baten barruan neurri espezifiko batzuk hartu ahal izateko nahikoa espezifikoa den mehatxu bat ikusten dugunean, egin egiten dugu", azaldu du AEBetako presidenteak.

Barack Obama AEBetako presidente ohia. EFE
Barack Obama AEBetako presidente ohia
Barack Obama AEBetako presidente ohia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidentea kontuz ibiltzearen alde azaldu da asteazken honetan, Al Kaidaren eraso terroristen mehatxuagatik.

Obamak ukatu egin du AEBak mehatxu honen aurrean gaia handizkatu egin duenik 'The Tonigh Show' saioari egindako elkarrizketan. Gaur gauean emitituko dute.

"Epe jakin baten barruan, kontu espezifikoak hartu ahal izateko nahikoa espezifikoa den mehatxu bat ikusten dugunean, orduan egin egiten dugu", azaldu du AEBetako presidenteak.

Muturreko erradikalen indarkeria "hor kanpoan dago oraindik, eta hori kontuan hartu beharra dugu", azpimaratu du Obamak.

Presidenteak ez du zehaztu mehatxuaren berri Segurtasun Nazionaleko Agentziaren komunikazioen espioitza programen bidez izan zuten. 19 enbaxada eta AEBetako 19 kontsulatu itxita daude, mehatxuagatik.

Halaber, ez du zehaztu estatubatuarrentzat zein herrialdek duten arrisku gehiago, eta bidaiatzen badute "zuhur" jokatzea eskatu die, Estatu Departamentuak hilabete osorako bidalitako alertaren ostean.

"Eraso terrorista batean hiltzeko aukerak auto-istripu batean hiltzekoak baino askoz ere baxuagoak dira", azaldu du Obamak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea