Mundua -

Polemikaren ostean

Mohamed VI.ak pederasta espainiarraren biktimen familiak hartu ditu

Erregeak jarrera ulerkorra izan du familiekin, eta duela egun batzuk indargabetu zuen indultuak biktimei "kalte psikologikoa" eragin ahal izan diela onartu du.

Pederasta espainiarraren indultuagatik protestak, Tunisian. Argazkia: EFE
Pederasta espainiarraren indultuagatik protestak, Tunisian. Argazkia: EFE
Pederasta espainiarraren indultuagatik protestak, Tunisian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mohamed VI.a Marokoko erregeak Daniel Galvan Viña pederasta espainiarraren biktimen familiak hartu ditu astearte honetan, Errege Jauregian. Monarkak abusuek eta joan den astean emandako indultuak "sufrimendua" eragin ahal izan dutela onartu du.

Erregeak jarrera ulerkorra izan du familiekin eta duela egun batzuk ezeztatu zuen indultuak biktimei eragindako "kalte psikologikoa" onartu du. 11 adingaberi sexu gehiegikeriak egitea egotzita, Galvanek, 30 urteko kartzela-zigorra bete behar zuen.

Mohamed VI.ak 'aita eta errege bezala' hitz egin duela esan du, eta haurrek behar duten laguntza psikologikoa bermatzeko "bide guztiak" eskaini dizkie familiei, Errege Etxeak eskaini duen ohar baten arabera.

Gainera, erregeak gizarte sektore guztiak, batez ere haurrak, babesteko egiten ari den "esfortzua" babestu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea