Mundua -

Polemika

AEBak, American Airlinesen eta US Airwaysen arteko fusioaren aurka

11.000 milioi dolar (8.310 milioi euro) balio duen fusioak munduko hegazkin-konpainiarik handiena sortuko luke, eta billete garestiagoak eta zerbitzu gutxiago ekarriko lituzke.

Bat-egitearen ondorioz, munduko hegazkin konpainiarik handiena sortuko da. Argazkia: elblogdelvuelo
Bat-egitearen ondorioz, munduko hegazkin konpainiarik handiena sortuko da. Argazkia: elblogdelvuelo

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako Justizia Departamentuak American Airlines eta US Airways hegazkin-konpainien arteko fusioaren kontrako salaketa jarri du astearte honetan, "aireko garraioaren lehiarkotasuna asko murriztuko" zuela uste izanda.

11.000 milioi dolar (8.310 milioi euro) balio duen fusioak munduko hegazkin-konpainiarik handiena sortuko luke, eta billete garestiagoak eta zerbitzu gutxiago ekarriko lituzke, Justizia Departamentutik azaldu dutenez.

Salaketa sei estatutako fiskal nagusiek babestu dute, besteak beste, Texasek (American Airlinesen egoitza bertan dago) eta Arizonak (US Airwaysen egoitza bertan dago), baita Kolunbiak ere. Florida, Pensilvania, Tennessee eta Virginia ere alde agertu dira.

Legezko prozedurak fusioaren prozesua blokeatu nahi du eta "konpainien arteko lehiakortasuna mantendu", Justizia Departamentuaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea