Mundua -
Hauteskundeak Malin
Bubakar Keita Maliko presidente berria izendatu dute
Nahiz eta bi hautagaiek hauteslekuetara joateko deia egin, ez da errepikatu lehen txandan izandako erantzuna.
Erredakzioa
Ibrahim Bubakar Keita lehen ministro ohia Maliko presidente berria izendatu dute, 2012ko martxoaren 22an izandako estatu kolpeaz geroztik ospatu diren lehenengo hauteskundeetan.
Keitak, IBK inizialez ezagunagoa, botuen % 77,61a lortu zuen joan den igandean ospatutako hauteskundeen bigarren txandan. Nahiz eta datu ofizialik ez izan, bere aurkariak, Sumaila Cissek, astelehenean onartu zuen bere porrota, baina gaur behin betiko portzenia eman diote: % 22,39.
Portzentaia % 45,78koa izan da, joan den uztailaren 28ko lehen txandan baino lau puntu gutxiago, Musa Sinko Culibaly Lurralde Administrazioko ministroaren arabera. Dena den, emaitzak Auzitegi Konstituzionalak berretsi beharko ditu.
Bi eredu ezberdin
Presidente berriak 2012ko martxoaren 22an izandako estatu-kolpearen ostean hasitako trantsizio demokratikoa gidatzeko ardura izango du aurrerantzean. Horrez gain, tuareg errebeldeekin bake-negoziazioetan sakondu beharko du, gatazka armatuaren ostean; joan den ekainaren 18an, urtebete egin zuen suetena iragarri zutenetik.
Nahiz eta bi hautagaiak 1990ko hamarkadan gehiengoa zuen ADEMA alderdikoak izan, programa ezberdinak proposatu dituzte krisitik ateratzeko.