Mundua -
Konspirazioa
Musharraf ofizialki akusatu dute Benazir Bhuttoren hilketagatik
Jeneral ohia etxean giltzapetuta dago iragan apiriletik. Bhutto 2007ko abenduan izandako atentatuan hil zen, erbestetik itzuli berria zela.
Erredakzioa
Pervez Musharrak general ohia eta beste zazpi pertsona ofizialki akusatu dituzte Benazir Bhutto lehen ministro ohiaren hilketaz, Pakistaneko hedabideek aditzera emandakoaren arabera.
Musharraf etxean giltzapetuta dago apiriletik eta salaketa guztiak ukatu ditu Terrorismoaren Aurkako Rawalpindiko Epaitegian. Jeneral ohiari konspirazio eta terrorismo karguak leporatzen dizkiote.
Beste zazpi akusatuen artean Poliziako bi buruzagi daude, biak dagoeneko kartzelan daude Bhuttoren kontrako erasoa prestatu zuen taldearekin ustezko lotura izateagatik.
Bhuttoren heriotza
Bhutto 2007ko abenduan hil zen, oraindik argitzeke dagoen atentatu batean. Bhutto erbestetik itzuli berria zen. Hasieratik Musharraf gertatutakoarekin lotu zuten, baina general ohiak 2009an alde egin zuen Paskinanetik eta bere aurkako ekintza judizial guztiak gelditu egin zituzten.
Musharraf, hala ere, martxoan bueltatu zen Pakistanera hauteskundeetan parte hartzeko asmoarekin, baina bere kontrako epaiketa bolada baino ez zuen aurkitu.