Mundua -
Ekimena
Homosexualek odola eman ahal izatea debekatu nahi du Errusiak
Horrez gain, Errusiako Parlamentuak lege ekimen bat aztertuko du homosexual izatetik heterosexual izatera igaro nahi duten pertsonei diru-laguntzak eman ahal izateko.
Erredakzioa
Errusiako diputatuen ganberak homosexualek odola ematea debekatzea aztertuko du, gaur Mijail Degtiariov Moskuko alkategaiak iragarri duenez.“Odola eman ahal izateko kontraindikazioen artean homosexuala izatearena sartuko dugu berriro, legeari emendakinak aurkeztuz”, adierazi du.
Degtiariovek ukatu egin du ekimen baztertzailea izatea, “hiesa dutenen % 65 homosexualak direlako”.
Horrez gain, Errusiako Parlamentuak lege ekimen bat aztertuko du homosexual izatetik heterosexual izatera igaro nahi duten pertsonei diru-laguntzak eman ahal izateko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea