Mundua -
Adingabeak ziren
Indiako irakasle bat atxilotu dute, ustez 14 neskato bortxatzeagatik
Gizonezkoa atzo atxilotu zuten, Likabai hirian, zenbait ikaslek 4 eta 13 urteko neskatoen bortxaketak salatu ondoren, PTI albiste agentziak jakitera eman duenez.
Erredakzioa
Indiako Arunachal estatuko irakasle bat atxilotu dute gaur, azken hiru urteetan ustez 14 neskato bortxatzeagatik. Irakaslea izateaz gain, gizonezkoa ikasleen egoitza bateko zuzendaria ere bada. Gizonezkoa atzo atxilotu zuten, Likabai hirian, zenbait ikaslek 4 eta 13 urteko neskatoen bortxaketak salatu ondoren, PTI albiste agentziak jakitera eman duenez. Herritarrek protesta egin zuten eta irakaslearentzat zigorrik handiena eskatu zuten hiriko polizia-etxearen aurrean.PTIren arabera, ikasleek ikastetxearen zuzendaritzara eraman zituzten euren salaketak, baina arduradun horrek ez zuen neurririk hartu. Horrenbestez, gazteek ikastetxetik ihes egin eta Poliziarengana jo zuten.Ikastetxeko zuzendaria eta zuzendaritzako bi kide ere atxilotu dituzte.