Mundua -
50. urteurrena
Obama: 'AEB libreagoa eta justuagoa da askatasunaren martxaz geroztik'
Martin Luther King ekintzaile afroamerikarrak 'I have a dream' (Amets bat dut) hitzak esan zituela 50 urte beteko dira gaur, abuztuak 28.
Duela 50 urte Washingtoneko kaleetan egin zen askatasunaren martxaren eta Martin Luther Kingek orduan egindako 'I have a dream' (Amets bat dut)' hitzaldia sonatuaren ondotik, AEB herrialde libreagoa eta justuagoa dela iritzi dio Barack Obamak.
"Egun horretan AEB aldatu egin zen bai zuretzat eta baita niretzat ere", adierazi du Obamak Washingoten, duela 50 urte Martin Luther Kingen hitzaldia egin zuen toki berean.
Obamaren esanetan, bere hitzekin Luther Kingek ahotsa eman zien milioika pertsonen esperantzari.
Hala ere, Martin Luther Kingen "ametsa" urrutiago dagoela ohartarazi du Obamak, aberastasunaren banaketa ezberdina delako arrazaren arabera.
''Pobreziaren itzalak iluntasuna darama gure gazteengana'', esan du. ''Gainera, lan egiten duten estatubatuar guztien egoerak, koloreari erreparatu gabe, txarrera egin du'', gaineratu du.
Hala, Washingtongo martxaren ''kemena'' berreskuratzearen alde egin du Obamak. ''Ezinezkoak diren erronken aurrean, beren herria maite duten pertsonek hori alda dezakete'', adierazi du.
''Bidea luzea izango da, baina jakin badakit bertara hel gaitezkeela. Lurrera eroriko gara, baina berriz ere altzatuko gara'', gaineratu du.