Mundua -
Urkatuta hil da, espetxean
Ariel Castrok, Clevelandeko bahitzaileak, bere buruaz beste egin du
Gizonezkoak hiru emakume bahitu zituen, 10 urtez, eta abuztuaren 1ean biziarteko espetxe zigorra ezarri zioten.
Erredakzioa
Ariel Castrok, Clevelanden (AEB) hiru emakume 10 urtez bahituta izan zituen gizonezkoak, bere buruaz beste egin du, espetxean, agintariek baieztatu dutenez.
Castro urkatuta aurkitu dute ziegan. Medikuak suspertzen saiatu dira, eta ospitalera eraman dute, baina bertan horren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.
Hiru emakumeak 2002. eta 2004. urteen artean desagertu ziren, 14, 16 eta 20 urtekoak zirenean, eta aurtengo maiatzaren 6an ihes egin zuten, horietako batek ate bat hautsi eta laguntza eskatzea lortu ondoren.
Castro arratsalde horretan bertan atxilotu zuten. Abuztuaren 1ean, biziarteko espetxe zigorra ezarri zioten.