Mundua -

''Lagunak'' dira

Dennis Rodmanek elkarrizketa egingo dio Ipar Koreako buruari

Bestalde, Kim Jong-unek alaba bat duela ezagutarazi du NBAko saskibaloi jokalari ohiak.

Kim Jong-un eta Dennis Rodman, hilaren 7an. EFE
Kim Jong-un eta Dennis Rodman, hilaren 7an. EFE
Kim Jong-un eta Dennis Rodman, hilaren 7an. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dennis Rodman NBAko jokalari ohiak elkarrizketa egingo dio Kim Jong-un Ipar Koreako diktadoreari, telebistan. Gainera, harekin batera liburu bat idatziko du, eta herrialde horretako saskibaloi selekzioko hautatzailea izango da.

Rodman Ipar Korean egon da azken egunetan, eta Kim "laguna"ren alde egin du, nazioartearen kritiken aurrean. "Zubi bat eraikiko dut Ipar Korearekin", esan du, New Yorken egindako prentsaurreko batean.

Horren esanetan, Ipar Koreako buruak herrialdeko saskibaloi hautatzailea izatea eskaini dio, hiru urtez, selekzioa Olinpiar Jokoetarako sailkatzeko, "eta nik baietz esan diot".

Halaber, Piongiangen herrialdeko selekzioaren eta NBAko hainbat izar ohiren arteko partida bat antolatzeko konpromisoa hartu du Rodmanek. Urtarrilaren 8an jokatuko dute, hau da, diktadorearen urtebetetze egunean, eta "95.000 pertsonak ikusiko dute, estadioan".

NBAko jokalari ohiak elkarrizketa egingo dio Ipar Koreako buruari, telebistan. Lehen aldia izango da norbaitek Kim Jong-un elkarrizketatuko duena. Abenduaren 15ean egingo omen dute.

Michael Jordanen taldekide izandakoak liburu bat idatziko du Kim Jong-unekin, eta, horretarako, "hilabete" emango dute elkarrekin.

Kim Jong-unek alaba bat du

Atzo, buruzagi iparkorearrak Ju Ae izeneko alaba bat duela ezagutarazi zuen kirolari estatubatuarrak, The Guardian egunkari britainiarrak egindako elkarrizketa batean. Umea eskuetan izan duela esan du Rodmanek.

Orain arte, nazioarteak ez zekin Kim Jung-unek seme-alabarik ote zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea