Mundua -
Gerra Sirian
Putinek oposizioari egotzi dio eraso kimikoa egin izana
Errusiako presidentearen esanetan, nazioarteak Bashar Al Asaden Erregimenari erasotzeko helburuz egin zuen erasoa oposizioak.
Erredakzioa
Vladimir Putin Errusiako presidenteak ohartarazi duenez, AEBek Siriari eraso egingo baliote, "terrorismoa ugaritu egingo litzateke". Gainera, abuztuko eraso kimikoa oposizioak egin zuela nabarmendu du.
Agintariak The New York Times egunkari estatubatuarrean publikatutako artikulu batean adierazi duenez, Sirian gas toxikoa erabili dutela ez dago zalantzan, "baina zantzu guztien arabera, ez zuen Armadak egin, baizik eta oposizioak, nazioarteak [Bashar Al Asaden Erregimenari] erasotzeko".
Putinen esanetan, "larria da atzerriko barne gatazketan esku hartze militarra egitea ohikoa bihurtu izana AEBentzat". Hori dela eta, gogorarazi egin du indarraren erabilera herrialdea defendatzeko edo NBEko Segurtasun Kontseiluaren baimenarekin baino ezin dela erabili, nazioarteko zuzenbidearen arabera.
Hain justu, John Kerry AEBetako Estatu idazkaria Serguei Lavrov Errusiako Atzerri ministroarekin batzartiko da gaur, Genevan, Siriak arma kimikoak entregatzeko plana aztertzeko.