Mundua -

Hauteskundeak Alemanian

Alderdi Liberaleko presidenteak kargua utzi du porrotaren ostean

Rosler Ekonomia ministroa eta kantzilerordea izan da azken legealdian. Liberalak Bundestagetik at geratu dira.

Philipp Rosler Alderdi Liberaleko (FDP) presidentea. EFE
Philipp Rosler Alderdi Liberaleko (FDP) presidentea. EFE
Philipp Rosler Alderdi Liberaleko (FDP) presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Philipp Rosler Alderdi Liberaleko (FDP) presidenteak kargua utzi du gaur, bere alderdi politikoak atzoko hauteskundeetan kale egin eta gero, Bild egunkariak aurreratu duenez. Rosler Ekonomia ministroa eta kantzilerordea izan da azken legealdian.

Angela Merkelen Gobernua babestu dute liberalek azken lau urteetan, baina Bundestagetik kanpo geratu dira. Liberalak Alemaniako Errepublika Federala osatu zenetik ganbera horretan izan dira.

FDPk botoen % 4,8 lortu zituen hauteskundeetan, eta Bundestagen ordezkaritza lortzeko bozen % 5 behar dira. 2009an botoen % 14,6 eskuratu zituzten liberalek, euren markarik onena.

Alderdiko zuzendaritza Bundestagen bildu da gaur emaitzak aztertzeko, eta Roslerrek erabakiaren berri eman die alderdikideei, ekitaldian izan diren zenbait pertsonek Bild egunkariari jakinarzi diotenez.

Aurreneko emaitzak atera bezain laster, Roslerrek eta Rainer Bruderle hautagai liberalak agerraldia egin zuten atzo, eta "erantzukizunak" onartuko lituzketela adierazi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea