Mundua -

Hondamendi naturala

328 hildako baino gehiago Pakistanen, lurrikararen ondorioz

Gainera, 440 zauritu baino gehiago zenbatu dituzte. Hala ere, datuak behin-behinekoak dira, eta gora egingo duela uste dute.

Hondamena Awaranen (Pakistan). Argazkia: EFE
Hondamena Awaranen (Pakistan). Argazkia: EFE
Hondamena Awaranen (Pakistan). Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Pakistan hego-ekialdea astindu zuen lurrikarak 328 hildakotik gora eta 440 zauritu utzi ditu oraingoz; izan ere, kopuruek gora egingo dutela uste dute, iturri ofizialek jakitera eman dutenez.

Azken hamarkadan, Pakistanen hildako gehien utzi dien lurrikara da.

Erreskate lanak Awaranen ari dira egiten hein handi batean, han izan baitira kalte handienak, Baluchistan probintziako herriekin batera.

Richter eskalak 7,7ko indarra izan zuen lurrikarak, eta erdigunea Khuzdarren atzeman zuten, Awarandik 200 kilometrora, eta 10 kilometroko sakoneran.

Uhartetxo bat agertu da lurrikararen ondoren

Astinduaren ondoren, 214 metroko luzera eta 16 metroko altuera duen uhartetxo bat agertu da, kostaldetik 200 bat metrora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Eguneko albisteak Hondamendi naturalak albisteak Eguneko albisteak Lurrikarak Asia albisteak Hondamendi naturalen biktimak Pakistango Islamiar Errepublika albisteak