Mundua -

Atentatua

Gutxienez 29 pertsona hil dira Pakistanen izandako atentatu batean

Lehen ikerketen arabera, auto baten barruan zegoen lehergailu batek egin du eztanda, polizia komisaldegi baten alboan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 29 pertsona hil eta beste 70 zauritu dira Pakistan ipar ekialdean, Peshauar hirian, izandako atentatuan. Hirigunean izan da eztanda, polizia komisaldegi baten alboan.

Lehen ikerketen arabera, auto baten barruan zegoen lehergailu batek egin du eztanda.

Gaurkoa hirugarren atentatua da astebetean Peshauar hirian. Pasa den ostiralean, hilak 27, Gobernuko 13 funtzionario autobus batean izandako leherketa batean hil ziren eta pasa den igandean,  berriz,  80 pertsona hil eta 100 baino gehiago zauritu ziren eliza batean izandako bi eraso suizidatan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea