Mundua -

Atentatua

70 pertsona hil dira Pakistanen bi eraso suizidatan

Eliza batean izan da erasoa eta, leherketak izan direnean, 500 pertsona inguru zeuden bertan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pakistanen, Peshauar hirian, 70 pertsona hil eta 100 baino gehiago zauritu dira eliza batean izandako bi eraso suizidatan. Oraindik inork ez du bere gain hartu baina, antza, islamiar estremistak izan omen dira.Bertako agintariek emandako datuen arabera, eguerdian izan da azken urteetan kristauen aurka egindako erasorik gogorrena. Elizan 500 lagun inguru zeuden leherketa geratatu denean, gehienak elizatik ateratzen ari ziren. Bestalde, Peswhar hiriko agintarien esanetan, litekeena da hildako gehiago izatea erasoaren ondotik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea