Mundua -
AEB, aurrekonturik gabe
Obama: 'Wall Streeten larritu beharko lirateke'
AEBetako Gobernua itxi zenetik lehenengo bilera egin zuen atzo Obama presidenteak Kongresuko ordezkariekin.Bilera horretan ez zuten akordiorik lortu, alderdiek ez zituztelako euren jarrerak malgutu.
Erredakzioa
AEBetako Gobernua itxi zenetik lehenengo bilera egin zuen atzo Barack Obama presidenteak Kongresuko ordezkariekin.Bilera horretan ez zuten akordiorik lortu, alderdiek ez zituztelako euren jarrerak malgutu.
Obama errepublikanoen eta demokraten ordezkariekin ordubeteko bilera egin zuen. Bileratik ateratzean, AEBetako Gobernuak bizi duen egoera konpontzeko "aurrerapausorik" eman ez zutela onartu du Etxe Zuriak.
AEBetako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, alderdiak “zentzuz” jokatuko dutela pentsatzen du Obamak. “Kongresuak bere lana egingo du Gobernua berriro ireki ahal izateko eta balizko ordainketa-etendura saihestu ahal izateko”.
"Etsita" dagoela onartu du Obamak, eta akordioa “beharrezkoa” dela adierazi du telebista kate bati eskainitako elkarrizketa batean. “Kezkatuta nago ideia horrekin, nik 20 milioi pertsonari osasun zerbitzua kentzen ez badiet Gobernuak ez dituelako bere ateak irekiko”, esan du.
Obamaren ustez, Wall Streeten "larritu beharko lirateke", krisiak izan ditzakeen ondorio ekonomikoak ikusita.
Era berean, krisiaren eraginez, Obamak Asiatik egin behar zuen bira bertan behera utzi du