Mundua -

Gerra

Bonba-kamioi batek 30 pertsona inguru hil ditu Sirian

Bestalde, Nabil al Arabi Arabiar Ligako idazkari nagusiak konfirmatu egin du Siriako gatazkarekin amaitzeko konferentzia azaroaren 23an egingo dutela, Genevan

Sirian milaka pertsona hil dira gatazka politikoaren ondorioz. Efe.
Sirian milaka pertsona hil dira gatazka politikoaren ondorioz. Efe.
Sirian milaka pertsona hil dira gatazka politikoaren ondorioz. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 30 zibil hil dira eta ehunka zauritu, bonba-kamioi batek Hama hiriaren kanpoko aldean eztanda eginda, Sana albiste agentzia ofizialaren arabera.

Horren esanetan, "eraso terrorista" izan da, ekintzaile suizida batek leherrarazi baitu.

Kamioiak 1,5 tona lehergai zeramatzan, eta hiriko ekialdeko sarreran egin du eztanda, Hama eta Salmiya hiriak lotzen dituen errepidean. Leherketa gertatu denean, butanoa garraiatzen zuen ibilgailu bat pasatu da, eta horrek ere egin du eztanda.

Siriako iturri ofizial baten arabera, litekeena da hurrengo orduetan hildakoen kopuruak gora egitea, zauritu batzuen egoera oso larria baita.

Konferentzia, azaroaren 23an

Bestalde, Nabil al Arabi Arabiar Ligako idazkari nagusiak konfirmatu egin du Siriako gatazkarekin amaitzeko konferentzia azaroaren 23an egingo dutela, Genevan.

Konferentzia horrek arrakasta izateko bidea prestatzen ari direla gaineratu du Al Arabik. Horren ustez, garrantzitsuena "su-etena" egotea da, "Arabiar Ligak behin baino gehiagotan eskatu du su-etena, azkena Eid al Adharen aurretik, baina eskaera hori ez da inoiz bete".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea