Mundua -
Bahiketa
Sirian bahitutako Gurutze Gorriko hiru langile aske utzi dituzte
Gurutze Gorriko sei langile eta Siriako Ilargi Erdi Gorriko kide bat bahitu zituzten atzo. Aske geratu diren lagunak "egoera onean" daude.
Erredakzioa
Sirian atzo bahitu zituzten Gurutzeko Gorriko sei langileetako hiru eta Ilargi Erdi Gorriko kide bat aske utzi dituzte. Horrela eman du ezagutzera Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeak.
Adierazi dutenez, aske geratu diren lau lagunak "egoera onean" daude. Erakundeak ez du berririk bahituta dauden beste hiru lagunen inguruan. Siria iparraldean, Idlib eskualdean, utzi dituzte aske bahitutakoak.
Atzo bahitu zituzten Gurutze Gorriko sei kideak eta Ilargi Erdi Gorriko kidea Idlib eskualdean, Idlib eta Sarminen laguntza eman eta Damaskora bueltan zirenean. Erakundeak ez du bahitutako lagunen inguruko daturik ezagutzera eamn.