Mundua -

Grezia

Urrezko Egunsentiko bi kide tiroz hil dituzte Atenasen

'Kathimerini' kazeta greziarrak zabaldu duenez, tiroketa Atenaseko Neo Iraklio auzoan izan da, alderdi politiko horren egoitza batetik gertu.

Tiroketa Atenaseko Neo Iraklio auzoan jazo da. Argazkia: EFE
Tiroketa Atenaseko Neo Iraklio auzoan jazo da. Argazkia: EFE
Tiroketa Atenaseko Neo Iraklio auzoan jazo da. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urrezko Egunsentia Greziako alderdi politiko neonaziaren bi arduradun tiroz hil dituzte larunbat honetan Atenasen izandako tiroketa batean. 'Kathimerini' kazeta greziarrak zabaldu duenez, tiroketa Neo Iraklio auzoan jazo da, alderdi politiko horren egoitza batetik gertu. Hildako bat alderdiaren tokiko idazkaria da.

Motor batean zihoazen bi gizonezkoek AK-47 fusilekin tiro egin dute. Bi hildako izan dira: horietako bat, 23 urtekoa, bertan hil da, eta bestea, 21 urtekoa, ospitalerako bidean hil da, Skai telebista-kate greziarrak jakitera eman duenez. Poliziak oraindik ez du argitu jazoeraren nondik norakoak.

Joan den irailaren 17an Urrezko Egunsentiko zale batek Pavlos Fyssas hip-hop abeslari hil zuen. Horren ondorioz, Poliziak alderdi neonazi horretako hainbat kide atxilotu zituen, hilketa horrekin lotura zutelakoan. Alderdi horrek, berriz, akusazio guztiak ukatu ditu, eta Urrezko Egunsentiko kideen aurkako jazarpen politikoa salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea