Mundua -
Hauteskundeak
Juan Orlando Hernandez, Honduraseko presidente
Halere, Zelaya presidente ohiaren emazte eta Aske alderdiko buruak aktak berraztertzea eskatuko du.
Erredakzioa
Juan Orlando Hernandez hautagaia aukeratu dute Honduraseko presidente, Hauteskunde Auzitegi Gorenak baieztatu duenez, bozen % 36,8 lortuta, Xiomara Castro Askatasuna eta Birsorrera (Aske) alderdiko hautagaiak lortutako % 28,79ren aldean.
"Ondorioz, Honduraseko Alderdi Nazionaleko Juan Orlando Hernandez Alvarado abokatua da presidentetzarako hauteskundeen irabazlea", David Matamoros Auzitegiaren presidenteak irratian eta telebistan esan zuenez.
Matamorosen arabera, 3.232.266 pertsonak (3 milioitik) eman zuten botoa hauteskunde egunean eta parte-hartze historikotzat jo zuen.
Juan Orlando Hernandez presidente deklaratzeko ekitaldiaren bezperan, Zelaya presidente ohiaren emazte eta Aske alderdiko buruak aktak berraztertzea eskatuko duela iragarri zuen.